BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
METHOD:PUBLISH
CALSCALE:GREGORIAN
PRODID:-//WordPress - MECv5.19.1//EN
X-ORIGINAL-URL:https://www.produccionesmaestras.com/
BEGIN:VEVENT
UID:MEC-918f5cd5a5c0d48671d4d4fc54bab2e9@produccionesmaestras.com
DTSTART:20240923T183000Z
DTEND:20240923T210000Z
DTSTAMP:20240613T084600Z
CREATED:20240613
LAST-MODIFIED:20240613
SUMMARY:Arrain bat bezala
DESCRIPTION:Martzialek iragana presenteago du bere oraina baino… eta azken aldian uretatik kanpo dagoen arrain bat bezala sentitzen da.\nOroitzapenei buruzko begirada baikorra.\nMartziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian, lasaitasunaz gozatzen. Baina azken boladan badirudi arrainek saihestu egiten dutela.\nBere ordulariek, soinuek, formek… liluratzen dute, denbora harrapatzeko eta ordenatzeko duten gaitasuna. Baina orain, Martzialek irudipena du denborak bere koordenatuak aldatu dituela eta bere kasa doala.\nMartzialek beti izan du gustuko irakurtzea, bere liburuen artean murgiltzea eta mundu osoa liburuen orrietan barrena zeharkatzea. Baina aspalditik, hitzak nahastu egiten zaizkio, eta irakurritakoaren zentzua ezabatzen diote.\nMartzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea… baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez du bere burua seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak oroitzen.\n‘Arrain bat bezala’ izeneko lanak oroimena nola diluitzen den, Martzialen iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola uztartzen diren kontatzen du. Oroimena pixkanaka nola galtzen den azaltzen digu. Ikuskizun honetan, poesia bisualak eta musikak sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez beteriko istorioa egituratzen dute.\nAntzezlanari buruz gehiago jakin nahi baduzu…\n
URL:https://www.produccionesmaestras.com/eventos/arrain-bat-bezala-7/
ORGANIZER;CN=:MAILTO:
CATEGORIES:euskera
LOCATION:Av Basagoiti , 77. Algorta-Getxo Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.produccionesmaestras.com/wp-content/uploads/2023/10/COMOUNPEZ_CARTEL_A3_EUSK.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR