Logo Producciones Maestras
Contacta con nosotros

Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak kartela

Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak

Euskaraz
Iraupena:
60 minutu
Sinopsia:

Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak antzezlan bat da, eta horretan, itxuraz, zerikusirik ez duten lau istorio mami komun batetik sortzen dira: amaiturik den liburu baten sentipen gozoa. Esan genezake Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak istorio handiago baten lau kapitulu direla, oraindik ere idazteko orri asko dituen istorio batenak. Lau kapitulu horiek, eszena bihurturik, lau liburutan dute jatorria: Juana Tallónen Rewind Laura Laiglesiarentzat eragilea izan da Ocho minutos y treinta y tres segundos lana burutzeko. Iraganaren nostalgiatik urrunduz geroari begiratzen saiatzen diren bi lagunen arteko elkartzea. Rosa Monteroren La ridícula idea de no volver a verte bultzada izan da Miguel Goikoetxandiarentzat bere barru-barruko Adiós papá lanarekin oroitzapen intimo bezain mingarria besteoi zabaltzeko. Irene Vallejoren El infinito en un junco inspirazio-iturri izan da Virginia Morionesentzat La jaula de las musas sortzeko; espazio ñimiño eta konplexu bat, eta horretan garrantzi bera dute esaten ez denak eta esaten denak. Miguel de Unamunoren La tía Tula da Agonia dulce lanaren jatorria, Ana Maestrojuanen bakarrizketa delikatua, bizitza propio baten gidaritza hartu beharrari buruzkoa. Lau dramaturgia horiek Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak lana osatzen dute, bizitzan benetan balio duten («kontatzen» duten) istorioak daudelako.   Bitartekaritza-jarduera: topaketa ikusleekin (antzezleen emanaldiaren ondoren), egile batekin eta zuzendariarekin.

Y si quieres saber más…

Fecha

09 Mar 2023
¡Caducado!

Hora

6:30 pm

Localización

Lesakako Liburutegi Publikoa - Biblioteca Pública de Lesaka
Komentu kalea, 1 - 31770 Lesaka
Web
https://tusbibliotecas.es/navarra/biblioteca-publica-de-lesaka
Categoría
Leave A Reply: