Logo Producciones Maestras
Contacta con nosotros

Cartel "Las historias que cuentan" Festival Literarte Jaialdia

Arrain bat bezala

Martzialek iragana presenteago du bere oraina baino… eta azken aldian uretatik kanpo dagoen arrain bat bezala sentitzen da.

Oroitzapenei buruzko begirada baikorra.

Martziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian, lasaitasunaz gozatzen. Baina azken boladan badirudi arrainek saihestu egiten dutela.

Bere ordulariek, soinuek, formek… liluratzen dute, denbora harrapatzeko eta ordenatzeko duten gaitasuna. Baina orain, Martzialek irudipena du denborak bere koordenatuak aldatu dituela eta bere kasa doala.

Martzialek beti izan du gustuko irakurtzea, bere liburuen artean murgiltzea eta mundu osoa liburuen orrietan barrena zeharkatzea. Baina aspalditik, hitzak nahastu egiten zaizkio, eta irakurritakoaren zentzua ezabatzen diote.

Martzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea… baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez du bere burua seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak oroitzen.

‘Arrain bat bezala’ izeneko lanak oroimena nola diluitzen den, Martzialen iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola uztartzen diren kontatzen du. Oroimena pixkanaka nola galtzen den azaltzen digu. Ikuskizun honetan, poesia bisualak eta musikak sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez beteriko istorioa egituratzen dute.

Antzezlanari buruz gehiago jakin nahi baduzu…

Fecha

14 Abr 2024
¡Caducado!

Localización

Biblioteca Pública de Alsasua / Iortia Kultur Etxea
Travesía El Frontón, s/n - 31800- Alsasua
Categoría
Leave A Reply: