Logo Producciones Maestras
Contacta con nosotros

Cartel Festival Literarte Jaialdia

Gure motibazioa…

Literatura eta antzerkia dira gure pasioetako bi. Horiek uztartzeak bultzatu gaitu LiterArte Jaialdia sortzera.
Bi arte-adierazpen horiek aukera ematen digute butakatik, aulkitik edo besaulkitik gizakiarentzako oinarrizkoak diren esperientzia emozional eta zirraragarriak imajinatzeko, amesteko, gogoratzeko eta, azken batean, bizitzeko.

…eta gure helburuak.

Antzerkigintza garaikidea sortzen laguntzea.
Gure erkidegoko egileen jatorrizko testuak sortzen laguntzea, lehendik dagoen literatura-lan bat inspirazio-iturritzat hartuta.
Nafarroako antzerkigintza-sorkuntza aitortzea, bultzatzea eta ikusaraztea, gaztelaniaz eta euskaraz..
Nafarroako Liburutegien Sareko irakurketa-kluben jardueran laguntzea, klub horiek sustatzea, ikusaraztea eta babestea.
 Parte hartzen duten herrietako kultura-etxeen, jokaespazioen eta liburutegien lana babestea, tokiko kultura-ekosistema propio baten dinamizatzaile gisa..
Jendeari prozesua ezagutzeko eta antzerki-proposamen bat sortzeak esan nahi duenaren esperientzia partekatzako aukera eskaintzea.

Antzerkigintza

…eta literatura.

La tía Tula de Miguel de Unamuno

La tía Tula

«La tía Tula tragedia feminista bat da, feminismoa bere distira osoan ernatu ez zenekoa, eta
feminismoaren garapenaren gakoak serorategi testuinguru batean soilik konekta zitezkeen
garaikoa.»
Álvaro Romero

Rewind

«Errealitate piztu asko dago Rewind izeneko eleberrian. Egia literario huts asko ere bai,
irakurtzea gustuko duenari berari erakustea, agertzea, adieraztea, argitzea gustuko duen egia
mota hori.»
José Luis Ibáñez Salas

Rewind de Juan Tallón
La ridícula idea de volver a verte de Rosa Montero

La ridícula idea de no volver a verte

«La ridícula idea de no volver a verte liburu libre bat da. Genero-gerruntzerik gabekoa: ez
eleberria, ez saiakera, ez memoriarik, ez biografiarik. Nahiz eta horiek guztiak kutxa magiko
honetan dauden tarteka-marteka.».
Tereixa Constenla

El infinito en un junco

«Beharbada horren arrakastaren arrazoia testuan bertan aurkituko dugu (erudizioaren eta
dibulgazioaren arteko oreka ezin hobea), eta egileak defendatzen duen pasioan».
Ofelia Grande

El infinito en un junco de Irene Vallejo

Topaketak…

Emanaldia…

Nola?

 Antzerki-emanaldiaren aurretik, aukeratutako literatura-lana ezagutuz, udal-liburutegiek eta horien irakurketa-klubek eskaintzen duten plataformatik bultzatutako proposamen eszenikorako erreferentzia sortzaile izanen dena.
Jaialdiaren programazioaren barnean zure herrian sortutako ikuskizunera joanez.
“PArtekatzeko” espazio batean esku hartuz. Antzerki-ikuskizuna amaitzean, arte- eta sorkuntza-taldearekin elkartzeko, hitz egiteko eta trukatzeko une irekia.
ANTOLATU:
HONAKO HAUEN LANKIDETZAREKIN: