Dramaturgia eta Zuzendaritza
Antzeleak
Iraupena: 60 minutu
"Idatzita ez dauden amaierak"
Sinopsia
Amaierek ez lukete idatzita egon behar... edo bai. Denok amesten dugu amaiera zoriontsu batekin, baina ez dugu pentsatzen amaiera horrek zer dakarren, bizitza baten amaiera?, amodio baten amaiera?, edo agian, sufrimendu baten amaiera?
Aurten, LiterArte Jaialdiak lau istorio biltzen ditu izenburu horren pean, epel utzi ez gaituzten lau liburutan oinarrituta.
Yolanda Almeidak, Kim Young-Haren Quién sabe si mañana seguiremos aquí eleberrian oinarrituta, gogoaren zokoetan barrena eramango gaitu bere La gallinita ciega proposamenean.
Iratxe Urizek, Annie Ernaux-en La mujer helada irakurri ondoren, bihotza jarriko dio Otra mujer helada lanari.
Ana Maestrojuán Emanuel Carrère-ren El adversario lanetik abiatuko da, eta La última cena lanaren bidez ezkontzaren egunerokotasuna zirrikitu batetik begiratzera gonbidatuko gaitu.
Eta azkenik, Miguel Goikoetxeandia, Victoria Mas-en El baile de las locas lanarekin; Los finales no deberían estar escritos lana ezagutuko dugu.
Hiru emakumezko antzerkigilek eta gizonezko antzerkigile batek, elkarrekin “Idatzita ez dauden amaierak” lanean, gizakiaren sakonenera garamatzaten lau istorio ehuntzen dituzte.