Euskaraz
Iraupena:
60 minutu
"Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak"
Sinopsia:
Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak antzezlan bat da, eta horretan, itxuraz, zerikusirik ez duten lau istorio mami komun batetik sortzen dira: amaiturik den liburu baten sentipen gozoa.
Esan genezake
Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak istorio handiago baten lau kapitulu direla, oraindik ere idazteko orri asko dituen istorio batenak. Lau kapitulu horiek, eszena bihurturik, lau liburutan dute jatorria:
Juana Tallónen
Rewind Laura Laiglesiarentzat eragilea izan da
Ocho minutos y treinta y tres segundos lana burutzeko. Iraganaren nostalgiatik urrunduz geroari begiratzen saiatzen diren bi lagunen arteko elkartzea.
Rosa Monteroren
La ridícula idea de no volver a verte bultzada izan da Miguel Goikoetxandiarentzat bere barru-barruko
Adiós papá lanarekin oroitzapen intimo bezain mingarria besteoi zabaltzeko.
Irene Vallejoren
El infinito en un junco inspirazio-iturri izan da Virginia Morionesentzat
La jaula de las musas sortzeko; espazio ñimiño eta konplexu bat, eta horretan garrantzi bera dute esaten ez denak eta esaten denak.
Miguel de Unamunoren
La tía Tula da
Agonia dulce lanaren jatorria, Ana Maestrojuanen bakarrizketa delikatua, bizitza propio baten gidaritza hartu beharrari buruzkoa.
Lau dramaturgia horiek
Kontuan hartu eta kontatzeko istorioak lana osatzen dute, bizitzan benetan balio duten ("kontatzen" duten) istorioak daudelako.
Bitartekaritza-jarduera: topaketa ikusleekin (antzezleen emanaldiaren ondoren), egile batekin eta zuzendariarekin.